ESKUAK MASAN ETA HARRIAN DITUELA Fevapas 20 de urria de 2026

ESKUAK MASAN ETA HARRIAN DITUELA

Titulu honekin ospatu zen FEVAPASen azken irteera, joan den larunbatean, urriaren 17an, Gasteizen.
Parte-hartzaileen jarrera onak – FEVAPASeko 28 adingabe eta gazte – eta bederatzi boluntarioen (begiraleak) lan bikainak tailerrak normaltasun osoz egitea ahalbidetu zuten.

Ez hotzak ez euriak ez zuten jardueren martxa ona eragotzi, ezta tailerretan sortutako giro onak ere, bai sukaldaritzan, eskuak masan, bai rokodromoan, eskuak harrian.