Joan den ekainaren 19an, FEVAPAS Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2025 Barometroaren aurkezpenean izan zen, Gasteizko Europa Jauregian. Euskal erakunde sozialen errealitatea eta bilakaera aztertzen duen azterlana da.
Txostenean jasotzen denez, EHSSa 4.320 erakundek osatzen dute, 2023an baino 61 gehiagok. Erakunde horiek gizarteratzea, eskubideen defentsa eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei, familiei eta kolektiboei laguntzea bultzatzen dute.
Datu nabarmenen artean: 
• Erakundeen % 88,4k boluntario gehienak ditu.
• Sektoreak aurrera egin du profesionalizazioan: erakundeen % 62,7k ordaindutako langileak ditu.
• Emakumeek presentzia handiagoa dute boluntariotzan ( % 63,1) eta kontratatutako langileen artean ( % 74,6).
Hirugarren Sektore Sozialak Euskadiren elkartasuna, parte-hartzea eta bizikidetza indartzeko funtsezko sare gisa duen garrantzia erakusten du Barometroak.