Programak Fevapas 8 de azaroa de 2022
FAMILIEN PROGRAMA

FAMILIEN PROGRAMA

Entzuteko desgaitasuna duten familiei eta pertsonei laguntzeko eta arreta emateko sarea.

Elkarte federatuen bidez, lan koordinatua egiten du FEVAPASek.
  • Entzuteko desgaitasuna duten pertsonei eta horien familiei harrera, arreta, orientazioa, bideratzea, informazioa eta prestakuntza, babesa, ordezkaritza eta berariazko programak eskaintzen dizkie.

Elkarte federatuen bidez, lan koordinatua egiten du FEVAPASek.

  • Entzuteko desgaitasuna duten pertsonei eta horien familiei harrera, arreta, orientazioa, bideratzea, informazioa eta prestakuntza, babesa, ordezkaritza eta berariazko programak eskaintzen dizkie.
  • Prebentzioaren, pertsonalizazioaren, ikuspegi komunitarioaren, erakunde federatuen, inguruko beste batzuen eta botere eta politika publikoen arteko sinergiaren, autonomia sustatzearen, erabateko irisgarritasunaren, aukera-berdintasunaren eta kudeaketaren zein ezagutzaren etengabeko hobekuntzen irizpideekin.
  • Eta honako hauek errespetatuz, betiere:
    – Familia-aniztasuna, familia-motak berdintasunez tratatuz.
    – Familia osatzen duten pertsonen eskubideak, haien adina eta autonomia-maila edozein izanik ere.
    – Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna.

SOZIALIZAZIO JARDUEREN PROGRAMA

FEVAPASen iritziz, denbora librea beharrezkoa eta ezinbestekoa da pertsonen hazkuntza optimorako.

SOZIALIZAZIO JARDUEREN PROGRAMA

Programa hau entzumen-desgaitasuna duten Euskadiko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Hezkuntza-aisialdiko barneko eta kanpoko jardueren bidez, honako hauek lortu nahi dira programa honekin:

  • Berdinen arteko eta besteen arteko harremanak zabaltzea, haien nortasuna behar bezala garatzen laguntzeko.
  • Helburu dituen pertsonen bizi-baldintzak hobetzea.
  • Gizartean parte hartzea ahalbidetuko duten sare sozialak sortzea.
  • Pertsonei laguntzea, gizartearen parte aktibo gisa.

Azken batean, helburu dituen pertsonen, haien familien eta, oro har, gizartearen hazkunde optimoa lortzea.

BOLUNTARIOEN PROGRAMA

BOLUNTARIOEN PROGRAMA

FEVAPASen ustez, boluntarioak ezinbestekoak dira Federazioak ongi funtziona dezan.

Programa hau Federazioko aisialdiko begiraleei zuzenduta dago bereziki.

Eta hiru elkarte federatuetako eta Federazioko boluntarioak mantentzea, indartzea, sustatzea eta prestatzea du helburu.