FEVAPAS Hezkuntzako sailburuarekin Fevapas 29 de urtarrila de 2025

FEVAPAS Hezkuntzako sailburuarekin

Urtarrilaren 21ean, FEVAPAS Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosarekin bildu zen Gasteizen. Lucia Torrealday sailburuordea eta Mikel Juaristi aniztasunerako eta inklusiorako zuzendaria ere han izan ziren.

Entzumen-desgaitasuna duten ikasleen kolektiboari nola erantzungo zaion jakinarazi ziguten, hezkuntza-araudi eta -legedi berriaren barruan.
Kolektiboaren inklusioa eta arrakasta lehenesten jarraituko da eskola-eremuan. Komunikazio-oztopoak gainditzeko ahalik eta baliabide gehien jarriz.

Familiek presentzia handia izaten jarraituko dute hezkuntza-organigrama berrian. Seme-alabekin egiten den lanari buruzko informazioa, prestakuntza eta kontuan hartuko dira.

Bestalde, FEVAPASekin urtean hiru bilera egiteko konpromisoa hartu dute, sortzen diren intereseko eta egungo gaiekin, bai eta federazioak proposatutako gai guztiekin ere.