ZUBI ESEKIAREN IRTEERA Fevapas 18 de martxoa de 2024

ZUBI ESEKIAREN IRTEERA

Martxoaren 9an, larunbata, FEVAPASeko 21 neska-mutilek topo egin zuten Getxo-Bizkaian.

ZUBI ESEKIA izan zen eguneko protagonista. Bere historia ezagutu zuten eta haize handia zegoen arren, oinez Portugaletera pasa ziren.
Bertan bazkaldu zuten eta ondoren, Merkatu gunean, jolas kooperatibo eta taldekoekin osatu zuten eguna.

Getxora itzuli beharra zegoen, baina oraingoan zubiko ontzitxoa erabili zuten pasatzeko. Ibilbidea oso zirraragarria eta entretenigarria izan zen.

Boluntarioek, aisialdiko begiraleek eta zeinu-mintzairaren interpreteak eguna desberdina eta oso dibertigarria izatea ahalbidetu zuten.

Denek errepikatu nahi dute.