BAZENEKIEN…? Fevapas 9 de otsaila de 2024

BAZENEKIEN…?

Urtarrilaren 29an, FEVAPAS Eusko Jaurlaritzako aseguramendu eta kontratazio sanitarioko zuzendariorde Xabier Elexperekin bildu zen Bilbon.Egiteke ditugun gai guztien berri eman zitzaion. Gogoan hartu zuen, eta martxoaren 6an geratu ginen berriro elkar ikusteko. Adi! Informatzen jarraituko dugu.

Urtarrilaren 31n, FEVAPASek Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak Gasteizen antolatutako lan-saioan parte hartu zuen. Eztabaida-taldearen helburua sektoreko erakundeek betetako galdetegietan jasotako datuak eta etorkizuneko erronkak aztertzea zen, EHSSren hurrengo Liburu Zuria egiteko.